Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berriztzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz
baina eztarrik sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna
haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.